Ongietorri
Folk taldea gara, Sestaokoa (Bizkaia), eta 2010etik ari gara Euskal Herriko musika jotzen, batez ere.
Hala ere, beste lurralde eta musika-kulturekin esperimentatzea ere gustuko dugu…
folketan@gmail.com
Via Amézaga,3-1A Sestao – Bizkaia –
639 55 12 49
Biografia
Sestaoko hamaika musikari bildu ziren 2010 urtean, kultur elkarte desberdinetatik etorrita, Bizkaiko udalerri horretako X. MUSIKALE jaialdian parte hartzeko asmoz. Udalak antolatzen du kale-musikako jaialdia, jatorri desberdineko musikak batera erakustearren. Arrakasta handia izan zuen esperientziak eta berebiziko interesa piztu zen lagun haiengan. Hala, ekimenari jarraipena emateko xedearekin, FOLKETAN taldea sortu zuten, musika-kultura desberdinen bilgune gisa. Izan ere, taldearen musikan estilo desberdinak uztartzen dira. Oinarri sendoa da Euskal Herriko musika tradizionala, baita Galiziakoa ere, baina ateak irekita ditu taldeak inspirazio iturriak bestelako kultura eta musiketan bilatzeko eta ekarpen horiekin errepertorioa aberasteko, hala nola musika zeltan, Erdialdeko Europakoan, Eskandinaviakoan, bluegrass eta abarretan. Denboraren joanean, elkarrekin lan eginez, norberaren ezagutzak besteekin partekatuz, aurrera egin du taldeak piezak sortu eta moldatzeko lanean. Horren erakusgarri, 2017an burutu dituzten bi lanak: batetik, taldearen lehen diskoa, “Hamaika entzuteko!”, Gaua estudioan grabatua; bestetik, Sestaoko erraldoien konpartsarekin grabatutako “Biraka ari” CD-DVD lana. 2025ean bigarren diskoa argitaratu dute, “Etxera berandu”, Gaua Produkzioak estudiotan grabatua eta Baleak Musika Ideiak-en nahastua eta masterizatua.
Taldekideak
Gaur egun, lagun hauek osatzen dute Folketan taldea:
- Javier Ortiz de Zarate: boza, alboka, zarrabetea, uilleann pipes, txirula, ttun-ttuna, txanbela, whistleak
- Luis Zulueta: gitarra akustikoa, boza
- Nerea García: biolina
- Gorka Agirregabiria: bajo, pandero
- Xurxo Gago: bateria, kaxoia, bodhrán eta bestelako perkusioak
- Aitor Gorostiza: whistleak, txirula, harmonika, flauta, tarota & panderoa
- Julen Murga: eskusoinua
- Ramiro Lamas: gitarra akustikoa eta elektrikoa, boza
- Xabier Lamas: gitarrak
Fco. Javier Ortiz de Zárate (Javi)
Boza, alboka, zarrabetea, uilleann pipes, txirula, ttun-ttuna, txanbela, whistleak
Euskal Herriko dantza eta musika tradizionalaren arloan egin du nagusiki bere musika-jarduna, irakaskuntzarekin uztarturik musika emanaldiak eta dantza-taldeekiko lankidetzak, batez ere, Sestaoko Salleko taldearekin. Jirabiraka folk taldeko kidea zelarik “Buelta bat emanda” (2009) grabatu zuen, eta Ruaille-Buaille taldearen “Bon Temps, Ruaille?” (2014) diskoan kolaboratu du.
Luis Zulueta Gorosabel
Gitarra akustikoa eta boza
Hamahiru urterekin hasi zen gitarra jotzen eta Euskal herriko folkloreari loturik egin du bidea musikaren barrena, Sestaoko Eusko Lorak dantza taldean parte harturik. Sestaoko Udalaren Musika Eskolan musika ikasketak egin zituen, 2006-2010 urte bitartean, eta hango abesbatzeko kidea izan zen.
Nerea García Fernández
Biolina
Musika klasikoan hezia eta hazia: zortzi urterekin hasi zen musika ikasten, Sestaon, 14 urterekin hasi zituen bere biolin ikasketak eta Bilboko Juan Crisóstomo de Arriaga kontserbatorioan amaitu zituen Ganbera musikaren arloan jardu du, Juan de Antxieta eta Sinfonietta Ricercare orkestretan, azken horretan Gavin Cunningham maisuaren zuzendaritzapean. Sabino López de Guereñok zuzenduriko “Euskal Kantu Liriko Berriak” proiektuan hartu du parte. Baina, bere musika ibilbidean, alderdi klasikoari alderdiari Euskal Herriko folklorearen arloa ere gehitu behar zaio, Sestaoko Eusko Lorak dantza taldeko musika taldean parte hartu baitzuen urte askoan, baita hainbat talderekin kolaboratu ere, hala nola Sestaoko Salleko, Trapagarango Danetarako Danok eta Las Carreraseko Enarak taldeekin. Gaur egun, Barakaldoko Ibarra-kaldu dantza taldeko musika taldean hartzen du parte, eta horrekin hainbat plazatan aritu da, Euskal Herrian, estatuko zenbait erkidegotan eta atzerrian (Andorra, Frantzia, Portugal…). Hainbat urtetan biolinaren irakaskuntzan ere aritu da, Ugaoko musika ikastegian eta Barakaldoko Hala Dzipo eskolan. Zenbait grabaziotan hartu du parte, hala nola Gris Perla taldearen “Con mucho cariño” (1993) eta María taldearen “Número 1” (1998) diskoetan, baita “El Legado” (2002) film laburraren soinu bandan ere.
Jorge Alejandro Aguirregabiria Reyes (Gorka)
Baxua
Ezusteko baxu jotzailea, ustekabean hasi baitzen tresna jotzen. Folklore tradizionalaren bideetan egin zituen bere lehen urratsak, txistua eta dultzaina joz, Sestaoko Salleko taldean, eta gero tronpeta eta fliskornoa hartu zituen bidelagun. Haize tresnak bazter utzi barik, perkusioari ere ekin zion, eta Oberenak trikitixan hartu zuen parte panderoa joz. Denboraren joanean, aurreko tresnak ahazturan utzi barik, soka tresnen mundura ezagutzea erabaki eta baxua jotzen hasi zen; hala, musika tresna horrekin sartu zen Folketan taldera 2014an.
Jorge Gago Piñeiro (Xurxo)
Bateria, kaxoia, bodhrán eta bestelako perkusioak
Galiziako musika tradizionalean hasi zuen bere ibilbidea, 8 urterekin, eta harrezkero hainbat taldetan ibili da: Sestaoko Nosa Xente eta Sancosmeiros taldeetan, Bilboko Os Agarimos eta Barakaldoko O Noso Lar abesbatzan, eta horiekin leku ugaritan izan da jotzen, hala Euskal Herriko herri askotan, nola kanpoan ere: Coruñan (Melide), Lugon (Palas de Rei, Lanzós eta Guitirizeko Pardiñas jaialdia), Asturiasen (Arriondas), Toledon (Orgaz), Teruelen (Escucha), Zamoran, Melide (Coruña). Galiziako Telebistako Luar saioan ere izan da jotzen. Gaur egun, Galiziako perkutsio tradizionaleko irakaslea da Bizkaiko Galiziar Etxean, Barakaldon, eta herri horretako Doces Lembranzas eta Ceo do Sil taldeetako perkusiolaria da; talde horiekin leku askotan izan da jendaurrean jotzen: Teixeiro (Coruña), Miranda de Ebro (Burgos), Zaragoza, Folk do Pino jaialdia (Coruña), Festa da Queimada (Carnota, Coruña), SalaSón (Cangas, Pontevedra), Foliada de Melide (Coruña), Carbajales de Alba (Zamora)… Zuzeneko kolaborazioak ere egin ditu beste talde eta artista batzuekin: Carlos Núñez, Kepa Junkera eta Ruaille-Buaille. Hainbat grabaziotan ere hartu du parte: “Blue Jig” (Ruaille-Buaille, 2011), “Hai que dar cera” (Ceo do Sil, 2012) eta “Galiza” (Kepa Junkera, 2013).
Aitor Gorostiza
Low & tin whistleeak, txirula, flauta, harmonika, tarota & panderoa
Euskal Herriko folklorearen arloan hasi zen musikaren munduan, Barakaldoko Ibarra-kaldu dantza taldean, eta han jarraitzen du. Txistuarekin hasi zen eta, gero, beste tresna batzuetara ere zabaldu zuen bere jarduna: txirula, alboka, txalaparta, dulzaina… Portugaleteko Elai Alai taldearekin kolaboratu izan du hainbat aldiz. Euskal Herriko folk talde batzuetan ere hartu du parte (Izeki, Oskorri eta Sugán folk taldea), eta beste artista eta talde batzuekin kolaboratu du. Egun, Ruaille-Buaille taldeko kidea ere bada, taldearen grabazioetan harturik: “Pronounced rula-bula” (2009), “Blue Jig” (2011) eta “Bon Temps, Ruaille?” (2014). Beste grabazio batzuetan ere hartu du parte: Izeki taldearen “…Geldiro Datorkit Ur Berria” (1986); Oskorri taldearen “Hi Ere Dantzari” (1991), “Offeko maitasuna” BSO (1992) eta “Badok Hamahiru” (1992); Amaia Urangaren “Lilura Urdinak” (1992); Koldo Ameztoi & Bixente Martinezen “Behin Bazen” (1992); hainbat dultzainero eta perkusiolariren arteko “Bizkaiko Dultzaina” (1995); Sugán folk taldearen “Sugan” (1996); Xolda taldearen “Xolda” (1994); Arrotzak taldearen “Strangers in Transito” (1997); Eskorbuto taldearen “Dekadencia” (1998); Laguntasuna taldearen “Laguntasuna 1949-1999” (1999); Hala Dzipo musika eskolaren “Hodei baten bidaia” (2013).
Julen Murga
Eskusoinua
Musika ikasketak 2001. urtean hasi zituen, lau urterekin hasi ere, Sestaoko “Don Víctor Miranda de Zuazua” musika eskola publikoan, eta akordeoiko oinarrizko mailako klaseak Natalia Goñik eman zizkion. Gaur egun, Euskal Herriko Unibertsitatean Kimika ikastearekin batera jarraitzen du musika ikasten Barakaldoko udal kontserbatorioan, 2010. urteaz geroztik hona, Javier Urruticoechea irakasle duela. Eskola magitraletan irakasle izan ditu estatuko eta nazioarteko zenbait konpositore eta interprete, hala nola Veli Kujala, Alexey Artemiev, Pascal Contet, Ander Telleria, Iñaki Alberdi… Jendaurreko emanaldietan bakarlari gisa aritu da, baita mota askotako formaziotan ere, hainbat antzokitan: Arriaga, eta Barakaldo antzokietan, Euskalduna jauregian, Bilborock aretoan, Basauriko Social Antzokian, Amaia antzokian… Euskal Herriko folklorea jorratzen duten zenbait talderekin kolaboratu du (Sestaoko Salleko dantza eta txistu taldea, Oskorri…) eta desagertu den Hamaika Noiz taldeko kidea izan zen. Barakaldo Antzokiaren 25. urteurrenaren ospakizunean, 2015ean, ekitaldia ixteko ohorea izan zuen, eta urte bereko abenduan urrezko domina irabazi zuen Arrasateko akordeoi txapelketan.
Ramiro Lamas Veiga
Gitarrak eta boza
Musikan hamar urterekin eman zituen lehen urratsak, Sestaoko galiziar etxeko Agarimos rondallan. Gure Talde folk taldeko kidea izan zen 14 urtetik 24 urtera bitartean, eta harekin TVEko “Gente Joven“ leihaketan hartu zuen parte. Sestaoko Udalaren Musika Eskolan piano ikasketak egin zituen, 2007-2011 urte bitartean, eta hango abesbatzeko kidea izan zen.
Xabier Lamas del Pozo
Gitarrak
Sestaoko Musika Eskolan sartu zen 8 urte zituela, eta bertan egin zituen piano ikasketak 14 urte bete arte.
“Ya estamos aquí” (2012) EPa grabatu zuen Preokupales punk-rock taldeko kide izanda. Hainbat artistarekin kolaborazioak egin ditu eta 2022an Folketan taldean sartu zen.